XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

potolodi. 1/ Gizen-multzoa. 2/ Gizen-gizen-gizena.

potolord. Sir Walter Smith 148 kilokoa da.

potolotsa. Pertsona batzuek baskula gainean sentitzen dutena.

pottorro. Hiztegi serioak dio: 40 zm. inguruko itsas hegaztia, bizkarralde beltza eta sabelalde zuria dituena. Jesus! Bizitza guztian pentsatu dut nik beste zerbait zela!

potroskismo. Langileen barrabilen diktadura aldarrikatzen duen ideologia.

potrogonista. Sylvester Stallone.

potsolo. Txanogorritxo jan nahi zuen piztia maitagarria.

prestupido. Zintzoa baina ergela.

pro-letargo. Negua etxeko epelean lo pasa behar dela aldarrikatzen duen langile-multzoa.